Sokari tiraka

Sokari tiraka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sokari-tiraka/@@download/image/201024312beti_gazte_sokatira_11.jpg
2010/02/05
erreportajea
Argazkiak: Lander Garro
Lesakako eta Oiartzungo neskak hil honetan bertan, 25ean eta 26an, munduko onenen artean lehian, sokatik tira eta tira, arituko dira Cesenaticoko (Italia) goma gaineko Munduko Txapelketan. Lesakako Beti Gazte taldearen izenean jardungo dira, antolakuntzak ez baitio Euskal Herriari selekzio izaera aitortu nahi. Gogor entrenatu dute azken hilabeteotan, asko hobetu dutela diote eta ilusioz beterik abiatuko dira Italiara, nahiz eta jakin badakiten denetarik topatuko dutela han; jatorri asko (estatubatuarrak, japoniarrak, thailandiarrak...) eta beste hainbeste teknika. Nolanahi ere, aurkari indartsuenetako bat etxekoa dute, Arabako Badaiotz, 2008an munduko txapeldun izandakoa. Abadiñon jokatutako euskal herriko 8x8 txapelketako lehen jardunaldian harrapatu ditugu beti gaztekoak.