Sojaren laborantza baso tropikalak suntsitzen ari da

Sojaren laborantza baso tropikalak suntsitzen ari da Rainforest Norway eta Ecologistas en Acción nazioarteko ONG-ek ingurumen gatazkak eta gatazka sozialak ikertu dituzte erakutsiz Brasilgo suteen erdian, indarrean dagoen laborantza sistema suntsigarria dela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sojaren-laborantza-baso-tropikalak-suntsitzen-ari-da/@@download/image/5da9db601c2ca.jpg
2020/09/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Rainforest Norway eta Ecologistas en Acción nazioarteko ONG-ek ingurumen gatazkak eta gatazka sozialak ikertu dituzte erakutsiz Brasilgo suteen erdian, indarrean dagoen laborantza sistema suntsigarria dela.
Sojaren laborantza baso tropikalak suntsitzen ari da

Brasilen udan suteak ohikoak dira. Soja ereiteko laborantza lurrak irekitzeko sua erabiltzen da, eta horrek sekulako suntsiketa eragiten du ONG hauek eraman duten ikerketaren arabera. 

Iazko urtean suteek 6.000 kilometro karratu kiskali zituzten Brasilgo Amazonian, aurreko ikasturtean baino %80 gehiago. Brasilgo gobernuak berak onartu zuen suntsitutako basoen %80 abeltzaintzarako erabiltzen dela. Adierazpen hauek egin eta hilabetera Animalien Berdintasunerako erakundeak sojaz goraino zeuden kamioi ilara bat erregistratu zuen kiskalitako gune horietako batetara zihoazenak. 

Basoen urritzea geratzeko El Cerrado eskualdeko indigenak eta komunitate lokalak lanean ari dira. Aktibistek diote urtero suteek basoak suntsitzen dituztela, eta ondoren kiskalitako lurra laborantza zelai bihurtzeko saltzen direla. Rainforest ONG-ak kalkulatzen du 2020ko uztailean 6.820 sute erregistratu direla Amazonasen eta beste 5.663 El Cerrado-n. 

Suntsiketaren arrazoi nagusia sojaren zabaltzea da. Soja produktuak etengabe bilatzen du lur gehiago zabaltzeko. Honek, klima-aldaketaren arazoa larritzeaz gain eta bioaniztasuna suntsitzeaz gain, nekazaritza komunitatea indigenei eragiten die, euren giza eskubideak bortxatuz. Sojaren zabaltzeak desplazamenduak eragin ditu. 

Gainera, koronabirusaren pandemia mundialak Brasilgo sojaren ekoizpenari bultzada eman dio. Sojaren eta kafearen esportazioak igo egin dira. Pandemiaren hilabeteetan Txinak sortu duen eskariak nazioarteko merkatua bultzatu du eta brasileko esportazioen %75 Txinarenak izan dira. Hori gutxi balitz, uztailean Science aldizkariak argitaratutako ikerketa batek erakutsi zuen Brasilek Europar Batasunera esportatutako behi haragi eta sojaren %18-22 Brasilen ilegalki suntsitutako basoetan dutela jatorria. 

Suntsiketaren beste aldea ere ez da ahaztu behar, izan ere Covid-19a mundu guztian zabaltzearen arrazoia frogatua geratu da: ekosistemak suntsitzea eta birusak zein patogenoak agertzea lotuta daude. Azken 40 urtetan sortutako giza gaixotasunen %75 jatorria animalietan dute Osasunaren Mundu Erakundeak kalkulatu duenaren arabera. Koronabirusa horietako bat da.