“Soinujolearen semea”

“Soinujolearen semea” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soinujolearen-semea/@@download/image/40p50-1.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Bernardo Atxaga
40.zenbakia
PAMIELA
471 orrialde




Atxagak ez dio uko egin emandako hitzari. "Soinujolearen semea" orain arteko obraren bilduma baita. Bilduma baino, testamentua. Memoria da, hain zuzen, eleberriaren ardatza. Gaztaroari begirada. Eskarmentu hartu duen gizakiaren azken begirada. Gauzak antolatze aldera. David izeneko soinujolearen narrazioan, Josebak jantzitakoari jarraituz, gerra ondoko Obabako unibertsoan murgilduko gara. Obaba honek, ordea, ez du zerikusi handirik aurrekoarekin. Hemengo Obabak egiazkoa izan nahi du, nahiz idazleak ezin dion bukaeran uko egin zalantza literarioari. Obaba alegiazkotik Euskal Herrikora igarotzen da irakurlea liburuan zehar. Irudimenetik oroitzapenera. Eta handik Stonehameko rantxora. Sorburutik hilobirako bidaia nostalgikoan. Kontakizun bitxiz jositako 'epitafio' honek, zalantzarik gabe, harrapatuko du irakurlearen barrua.