Soinu sorkuntza esperimentala eta bideo-dantza uztartzen dituen ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelan

Soinu sorkuntza esperimentala eta bideo-dantza uztartzen dituen ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelan Instalazioa urtarrilaren 8ra arte bisita daiteke, eta meditazio-behaketa egiteko toki bat sortzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soinu-sorkuntza-esperimentala-eta-bideo-dantza-uztartzen-dituen-2018gorputzaren-soinuak2019-erakusketa-jarri-dute-iruneko-ziudadelan/@@download/image/bideo.png
2022/11/14

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Instalazioa urtarrilaren 8ra arte bisita daiteke, eta meditazio-behaketa egiteko toki bat sortzen du.
Soinu sorkuntza esperimentala eta bideo-dantza uztartzen dituen ‘Gorputzaren soinuak’ erakusketa jarri dute Iruñeko Ziudadelan

Gorputzaren soinuak Ghislaine Veranoren sorkuntza da eta gorputzak sortzen dituen soinuak ardatz dituen ikus-entzunezko instalazio bat barne hartzen du, proposamen performatibo baten bidez aktibatzen dena. Meditazio-behaketa egiteko gune bat sortzen da, bideo-dantza eta soinu sorkuntza esperimentalaren bidez. 

Sorkuntza hori Ghislaine Veranok urteetan zehar garatu duen zaintzaren eta errespetuaren inguruko proiektu baten ondorio da. Azaldu dutenez, "anplifikatu eta xehetasunez betetzen den mundu bati bide ematen dioten behaketa sakona eta arreta geldia lantzeko beharra" sentitu du egileak. Zentzumenetan jarri du behaketaren ardatza, eta kasu honetan entzumenean, zentzu zabalago batean hartuta, "jakinik soinuek eragina dutela hor daudela ez dakigunean ere". 

Instalazio performatiboan gorputzak modu automatikoan egiten dituen bost soinu aukeratu dira. Horietako bat automatikoa da eta kontrola daiteke, eta beste bat ez dute pertsona orok entzuten. "Antzekoak bezain desberdinak" diren soinuak sortzen dira, eta oso erraz erlaziona daitezkeenak. Soinuen anplifikatze horrekin gorputzari zer gertatzen zaion jakitea izan da ikerketaren ardatza. Horretarako, ikasi gabeko mugimenduak eta formula koreografikoak bilatu dira, "dantzariengandik gorputz estereotipatu hori erauzi eta zerbait benetakoagoa eskaini nahian".

Urtarrilaren 8ra arte izango da ikusgai Ziudadelako Labean.