Soinu hau egingo luke Pi zenbakiak piano melodia bat balitz

Soinu hau egingo luke Pi zenbakiak piano melodia bat balitz Pi zenbakiaren armonia horrenbesterainokoa denez, piano abesti bilakatuta ere melodia ederra osatzen du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soinu-hau-egingo-luke-pi-zenbakiak-piano-melodia-bat-balitz/@@download/image/Captura de pantalla 2023-03-22 a las 13.34.16.png
2023/03/27

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Pi zenbakiaren armonia horrenbesterainokoa denez, piano abesti bilakatuta ere melodia ederra osatzen du.
Soinu hau egingo luke Pi zenbakiak piano melodia bat balitz

Matematikan etengabe erabiltzen den zenbakia da Pi. Hain garrantzitsua denez, bere egun propioa ere badu, martxoaren 14a. Pi zenbakiaren balorea 3,1416ra dago borobildua da, baina jakina da zenbakiaren benetako balorea infinitua dela: 3.14159265358979323846... 

Zenbaki misteriotsu hau zifra sinple bat baino gehiago da, zirkunferentzia baten bi elementuen arteko harreman irudikatzen du. Horregatik pi zenbakia forma askotan azaltzen da: espiralak, satelite artifizialak... eta baita DNAn ere. Zirkunferentziaren neurria dena delakoa izanik ere Pi zenbakiaren propietateak ez dira sekula aldatzen.

Pi zenbakiaren historia oso zaharra da, orain dela 4000 urte atzera joa behar dugu. Garai hartan ahalegin handiak egin ziren dezimalak zehaztasunez kalkulatu ahal izateko. Egungo errekorra Grisoneseko Unibertsitateak du. 108 egun eta 9 ordutan 62.8 bilioi dezimal kalkulatu ditu. 

Devin Powell zientzialari eta eduki sortzaileak beste ideia bat izan du. Zenbaki misteriotsu hau piano melodia batean bihurtzea, LullaPi (ingelesezko lullaby, sehaska-kanta, hitzarekin hitz-jokoa egin du) izena jarri dio. 

Powell-ek memorizazio teknika ahaltsua erabili du horretarako eta zenbakiaren digitu bakoitza piano nota bilakatu du. Ondoren, guztiak elkartu ditu melodia osatzeko. Emaitza harrigarria da, entzuteko atsegina den pieza bat eskuratuz. Entzun hemen eta ea zer iruditzen zaizun!