Soinu estralurtarrak

Soinu estralurtarrak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soinu-estralurtarrak/@@download/image/2012535439Sonido_Marte.jpg
2012/12/13
berria
Soinu estralurtarrak
Beste planetetako soinuak eta ahotsak nolakoak izango ote diren simulatu nahian dabiltza Southamptongo Unibertsitateko zientzialariak. Besteak beste, espazio-zundek urteetan zehar jaso dituzten presio eta tenperatura datuak erabiltzen ari dira horretarako. Honezkero badakite, adibidez, nola aditzen diren haizeak Marten, eta nolakoa litzatekeen giza ahotsa Artizarren: “tinbre baxuko pottoki batenaren antzekoa”.