Soilik mugikorretan ikusteko telesailak gaurtik aurrera

Soilik mugikorretan ikusteko telesailak gaurtik aurrera Quibi plataforma martxan jarriko dute gaur, apirilak 6, AEBetan; telebistaren garai berri bat jaio da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soilik-mugikorretan-ikusteko-telesailak/@@download/image/1578597454_218844_1578598012_noticia_normal.jpg
2020/04/06
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Quibi plataforma martxan jarriko dute gaur, apirilak 6, AEBetan; telebistaren garai berri bat jaio da.
Soilik mugikorretan ikusteko telesailak gaurtik aurrera

Ikus-entzunen munduak iraultza berri bat biziko du gaur AEBetan; plataforma berri bat jaiotzera doa, Quibi izenekoa. Eta non da iraultza? Bada plataforma honetako eduki guztiak esklusiboki mugikorrean kontsumitzeko diseinatuko dituztela. 

Kontsumitzaileen joerei entzunez, Jeffrey Katzenberg eta Meg Whitman plataforma honen sortzaileek (lehen aldiz emakume bat ikusi dezakegu halako plataformen sortzaile moduan) argi dute jendeak geroz eta gehiago erabiltzen duela mugikorra telesail edota filmak ikusteko; itxaro gelatan, garraioan (trena, metroa, autobusa, aireportuak...), bidaietan, komunean... edozein espazio eta une egokia izan daiteke erabat engantxaturik gaituen telesailaren azken kapituluaz gozatzeko.

Quibi gaurtik aurrera, hau da, apirilaren 6tik aurrera erabilgarri izango da AEBetan. Adierazi dutenez, kapituluek gehienez 10 minutu iraungo dute eta soilik mugikorrean kontsumitzeko diseinatuko dituzte, Trunstyle teknologiari esker; hain zuzen, teknologia horri esker ikus-entzunezkoak horizontalean zein bertikalean ikusi daitezke, erabiltzaileak unean erabakitzen duenaren arabera. Eta nola da posible hori? Erraz; eszena guztiak bi formatuetan (bertikal zein horizontalean) errodatuko dituzte!