Soberako arropa botatzea debekatuko du Frantziak

Soberako arropa botatzea debekatuko du Frantziak Hemendik aurrera, herrialdeko arropa dendek soberakinak eman egin beharko dute. Zer iruditzen neurria? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/soberako-arropa-botatzea-debekatuko-du-frantziak/@@download/image/550x550_1009_vignette_2010_CGP_Monum_FT_2_.jpg
2018/08/24
albiste-laburra
Hemendik aurrera, herrialdeko arropa dendek soberakinak eman egin beharko dute. Zer iruditzen neurria?
Soberako arropa botatzea debekatuko du Frantziak

Moda azkarraren garaiak baditu hainbat desabantaila, eta nabarmenetako bat arropa soberakinak dira. Arropa denda handiek astero aldatzen dituzte beren erakusleihoak, eta egun gutxitan saldu ez dutena zakarretara botatzen dute zuzenean. Frantziak aski da esan die, eta hemendik aurrera soberako arropa eman egin beharko dute dendek, isunik jaso nahi ez badute.

Frantzian urtero 700.000 tona arropa botatzen dira zaborretara; sekula estreinatu gabeko arropa da, berri-berria. fast-fashion-aren merkatuak horrenbeste merkatu du arropa, aste gutxitan baliorik ez duela merkatuarentzat.

Saldu gabeko arropa horiek behar dituztenei emanda, zabor kopurua murriztu eta ingurugiroa babesteko asmoa du Frantziako gobernuak, eta noski, behar bezala janzteko baliabiderik ez dituztenak lagundu. Arroparekin bezala, Frantziak neurri bera ezarri die supermerkatuei; hala, janari dendek debekatua dute soberako janaria besterik gabe botatzea. Zer iruditzen zaizue?