Snowden artxiboak

Snowden artxiboak https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/12/10
albiste-laburra
Snowden artxiboak
Oliver Stone mundu mailako oihartzuna duten gatazka politikoak pantaila handira eramatearen zale izanik, ez da harritzekoa CIAko informatikari ohi Edward Snowdeni buruzko filma prestatzen izatea. AEBetako Segurtasun Nazionalerako Agentziaren dokumentu sekretuak plazaratu zituen gizonaren azalean jarriko den aktorea Joseph Gordon-Levitt (Don Jon, 2013) izango da; aspaldian arrakastatsu dabilen Shailene Woodley (Divergent, 2014) gazteak lagunduko du.