Snoqualmie tribuak 'Twin Peaks'-eko ur-jauzia berreskuratu du

Twin Peaks 1990eko telesailak telebista goitik behera astindu zuen, eta horren harira, mundu osoan famatua bihurtu zen Snoqualmie Fall-eko ur-jauzia. Hain zuzen, gunean Salish Lodge hotel ezaguna, spa eta paradisua dirudien basogune eder bat daude; guzti hori erosi du Snoqualmie tribuak, 125 milioi dolarren (112 milioi euro) truke. Hala, beren jatorrizko lur sakratuak berreskuratu dutu Washington estatuko Puget Sound eremuko tribu honek.
Snoqualmie tribuak urteak daramatza bere lurralde tradizionalak erosi eta antzinako eremu geografikoak pixkanaka berreskuratzen. Twin Peaks telesailari esker eremu turistiko bilakatutako inguru sakratua zaintzeko helburua dute, ingurugiroa babestuz eta turismo masiboa kontrolatuz. Gainera, inguruaren jatorri historikoari dagokion garrantzia emango diote.