Snk Arcade Classics (PSP)
Hamasei joko, titulu bakarrean bilduta. Noizean behin, honelako bildumak agertzen dira kontsola berrietarako; joko klasikoak oso dibertigarriak direlako oraindik ere. Kasu honetan, SNK konpainiak garai batean Neo-Geo sistemarako ateratako tituluak UMD batean bildu ditu. Art of fighting, Baseball Stars2, Burning Fight, Fatal Fury, King Of Fighters 94, Metal Slug, Samurai Shodown eta beste hainbat titulu gogoangarri bilduma bakarrean.
