Snake joko mitikoa, bueltan

Snake joko mitikoa, bueltan IPhonea dutenek mugikorreko joko famatuenarekin gozatzeko aukera dute widget honen bitatez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/snake-joko-mitikoa-bueltan/@@download/image/1366_2000.jpg
2020/12/01
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

IPhonea dutenek mugikorreko joko famatuenarekin gozatzeko aukera dute widget honen bitatez.
Snake joko mitikoa, bueltan

Gustatuko litzaizuke Snake mugikorrerako joko mitikoarekin berriro jolastea? iPhone mugikorra dutenek badute aukera hori. Retro Widget 2-arekin lehen mugikorretako aukerak berreskuratu daitezke, tartean, sugearen joko birala. 

Retro Widget 2 app deskargatuta, mugikorreko pantailan lehen mugikorrek zuten pantailen antzeko estetika duen leihoa agertuko zaigu; 3 tamainetakoa izan daiteke, eta bertan sakatuta, zuzenean jokoan sartuko gara. Oso erraza da. Behin jolasarekin hasita, jokoaren zailtasun mailak aukeratu ditzakegu, barrerak kenduz ala ipiniz. Zoritxarrez, app hau ez da doakoa; 2.29 euroko kostua du. Dena den, ez ote du merezi mugikorrerako jokorik mundialena berreskuratzeko?