Snailele

Snailele https://www.gaztezulo.eus/albisteak/snailele/@@download/image/2011232182ukelele_elektrikoa.jpg
2012/12/13
berria
Ez dakigu zergatik edo zertarako, baina O Mello Cello Tree taldeko Darby Wilcox-ek barraskilo formadun ukelele elektriko hau sortu du, eskuz egina azken detaileraino: snailelea. Astigar egurrezkoa da, gogorra behealdean eta biguna goialdean. Gorputza eskuz margotua du tonu marroixkak erabiliz, margoak ez ditzan egurraren pikorrak estali; eta bolumena nahiz tonua kontrolatzeko preanplifikadorea dakar. 615 euro baldin badauzkazu, instrumentu diskretu hau zurea izan daiteke.