Smithers-ek mutil-laguna du, lehen aldiz, "The Simpsons" telesailean

Waylon Smithers maitemindu egingo da. Burns dirudunaren laguntzaile atsegin eta mitikoak, azkenik, azaroaren 21ean igorri zen atalean mutil-laguna aurkitu du. 2016an bere orientazio sexuala ezagutzera eman zuen zaleentzat historikoa izan zen atalean. Orain, bere istorio erromantikoaren protagonista izango da.
Bere bikotea Michael De Graaf deitzen da eta moda diseinatzailea da. Argumentua Rob LaZebnik-ek idatzia izan da eta bere semearengan inspiratu omen da Waylon Smithers-en istorioa sortzerakoan. Atalaren izenburua Portrait of a lackey on fire (Sutan dagoen lekaio baten erretratua) da.
"Maiz, homosexualen arteko amodioak azpi trama baten zati izaten dira edo txiste moduan egiten zaie erreferentzia" aipatu du Johnny LaZenik-ek, atalaren sortzailearen semeak. "Atal honetatik gehien gustatzen zaidana erlazio homosexual baten hasiera eta berau nola garatzen den ikustea izan da; eta nork daki nola amaituko duten".
Telesail ezagunarentzat aurrera pauso handia da hau, aitzindaria izan baita hamarkada luzeetan gai sozialak erakusterako garaian. Gainera, honela LGTBIQ+ kolektiboak errefente bat gehiago izango du, horrenbeste denboran lagun egin digun telesailean.