"Smells Like Teen Spirit" abestia latin klasikoan

"Smells Like Teen Spirit" abestia latin klasikoan Talde gutxi dira Nirvana bezain mitikoak, oraindik ere hirukotearen musikak zeresana ematen jarraitzen du. Hain da horrela, "Smells Like Teen Spirit" abesti arrakastatsua latin klasikoak ere entzun daitekeela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/smells-like-teen-spirit-abestia-latin-klasikoan/@@download/image/nirvana-datos.jpg
2020/08/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Talde gutxi dira Nirvana bezain mitikoak, oraindik ere hirukotearen musikak zeresana ematen jarraitzen du. Hain da horrela, "Smells Like Teen Spirit" abesti arrakastatsua latin klasikoak ere entzun daitekeela.
"Smells Like Teen Spirit" abestia latin klasikoan

Nirvana taldeaz pentsatzean, ezinbestean bere testuinguru partikularrean ere pentsatzen dugu, banaezinak balira bezala. 90. hamarkada datorkigu berehala burura, garai nahasi haiek eta xarma galdua zuten orduko belaunaldia. Horretaz gain, taldearen zirkunstantzia partikularrak ere gogora datozkigu, eta horien artean nabarmen bere abeslariaren, Kurt Cobain-ek bere buruaz beste egin izana azaltzen da. Egun Nirvana totem musikala da bere horretan. Bere abesti ezagunenaren hamaika bertsio daude eta gaurkoan beste bat gehitu behar diogu zerrenda luzeari: bere latinezko bertsioa. 

Letra eta musika antzinako Erromako kanonetara egokituz, bertsioak, ahal den neurrian originala errespetatzen du, aldaketa gogoangarri batzuk gehituz. Leloan adibidez ez dio mulato bat, albino bat, eltxo bat, nire libidoa, baizik eta barbaro bat, albino bat, eltxo bat eta nire libidoa, egokitzapen nahiko zehatza erromako idiosinkrasiara. Ez dugu spoiler gehiago egingo ordea, hemen doa abestia Kurtus Cobeanus-ekin batera abestu dezazuen.