Smartflower POP+: Elektrizitatea sortu eta biltegiratzen duen eguzki-lorea

Smartflower POP+: Elektrizitatea sortu eta biltegiratzen duen eguzki-lorea Smartflower POP+ irtenbide fotovoltaiko berri bat da, etxe edo negozio txiki batean behar den energia sortu eta biltegiratzera bideratua. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/smartflower-pop-elektrizitatea-sortu-eta-biltegiratzen-duen-eguzki-lorea/@@download/image/smartflower-residencial.jpg
2022/07/18

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Smartflower POP+ irtenbide fotovoltaiko berri bat da, etxe edo negozio txiki batean behar den energia sortu eta biltegiratzera bideratua.
Smartflower POP+: Elektrizitatea sortu eta biltegiratzen duen eguzki-lorea

Sistema honekin energia garbia eskuratu daiteke. Bere fundatzailea Alexander Swatek da, eta ohiko eguzki-panelak baino %40 eraginkorragoak direla bereak ziurtatzen du. Eguzki-loreetan inspiratu da eguzki-panel berezi hauek sortzeko. Panel hauek eguzkiarekin beti angelu optimoenean kokatzen dira. 

Panel hauen biltegiratze gaitasuna 4,6 kWh da eta bi alternatiba eskaintzen ditu: 4,6 kWh-ko bateriak edo 2,3 kWh-koak. 4,6 kWh-ko modeloa isolatuta dauden instalazioetarako gomendatzen da, ez baitu inongo sare sostengurik behar funtzionatzeko. Smartflower POP+ instalatzea erraza da, lurrera estutzen baita, zuzenean, torloju bidez zuzenean. 

Automatikoki 18 m2-ko bere eguzki-panelak zabaltzen ditu zirkulu perfektua osatuz. Sistema astronomikoki kontrolatua dago eta bi ardatzekin mugitzen da, beti eguzki izpiak jarraituz. Ireki eta ixten den bakoitzean modu automatikoan garbitzen da, paneletako hautsa ezabatuz eta bere eraginkortasuna gehituz. 

54km/h baino gehiago haizeteak badaude, modu automatikoan biltzen da kalteak ekiditeko. Behin haizea baretzen denean, berriz ere panelak zabaltzen dira. Modu automatikoan hau ere. 

Sistema mugikorra da. Etxez aldatu beharra balego, sistema zurekin eramateko aukera dago konplikaziorik gabe. Gainera, argirik gutxieneko orduetan ere energia sortzen du, bere eraginkortasuna areagotuz beste eguzki-panelekin alderatuta. Ilunabarretan plataforma automatikoki tolesten da, atseden egoeran geratuz, hurrengo eguneko lehen eguzki izpien esperoan.