Small Time Crooks (Granujas de medio pelo/ Escrocs mais pas trop) ***

Woody Allen paregabearen sasoi zaharreko komedia atseginen kutsu nabarmena du Small Time Crooks dibertigarriak. Kartzelatik irten eta gutxira, erretiratuko duen kolpea ematea erabaki du Ray lapur maitagarriak. Hortaz, banketxe baten ondoan lokal bat erosi du, eta tunel bat egiten hasi da banketxe horretan gordetako dirua lapurtzeko intentzioz. Badaezpada ere, jendeak susmo txarrik har ez dezan, galleta dendatxoa bihurtuko du erositako lokala. Emazteak prestatutako galletek, ordea, arrakasta ikaragarria lortuko dute. Pelikularen lehen partea bikaina da, eta gag ederrez josita dago. Aurrera doan heinean, baina, indarra galtzen du. Nolanahi ere, pelikula entretenigarria denik ezin ukatu.