Slow basoa

Pinua XIX. mendean sartu zen gurera eta, baserriak hustearekin batera, 1950-60ko hamarkadetan asko hedatu zen. Bizkaian eta Gipuzkoan, mendiak garaiko merkatuaren nahietara egokitu ziren, batez ere papergintzaren eta zerrategien mesedetara.
Egokitzapen honek produkzio handiko eta kalitate baxuko egurra ematen duen arboladi aproposa eskatzen zuen eta, gurean, Intsinis pinua zen, eukaliptoarekin batera, horretarako egokiena.
Gutxienez azken berrogeita hamar urteetan, beraz, basogintza politikak ekoizpen eta etekin azkarra lortzera bideratu izan dira. Eta pinuak bere eginkizuna bete du. Egun, aldiz, garrantzitsua izaten jarraitzen duen arren, sektorea krisian dago, eta arbola gero eta gaixoago.
Merkatuari men egin izanak basoaren kultura, paisaia eta ekosistema aldatu ditu zeharo; lurra txirotuz, bioaniztasuna murriztuz eta antzinatiko giza jarduerak ezabatuz. Ekoizpenaren dibertsifikazioari eraso dio eta diru-laguntzekiko dependentziara eraman du. Hots, edozein monolaborantzak dakartzan gaitzak ekarri ditu Kaliforniatik ekarritako pinuak.
Nafarroan eta Araban, haatik, bestelako politikak aplikatu dituzte, batez ere jabegoa neurri handi batean publikoa delako oraindik. Bertako ekosistemak aberatsagoak dira eta egur produkzioa dibertsifikatuagoa ez ezik, kalitate hobeagokoa da. Bestetik, onuradunak gehiago dira, ‘sorteak’ adibide gisa.
Bada garaia basoari begiratzeko. Aukerak anitzak dira, baina lehenik eta behin beharrezkoa da kontzeptuei buelta ematea: basoak ez du izan behar bat-bateko itsulapiko bat, politika iraunkorragoak behar ditu.
Dagoeneko badira martxan eredu interesgarri batzuk, besteak beste, Zerainen, Otxandion, Aramaion eta Lakabe herrietan, eta Biharko Basoa elkarteak ere baditu proiektuak esku artean. Landaketa arduratsuagoak bultzatuz, baso mistoak sortuz, egurraren kaliateari erreparatuz, tokian tokiko energia iturriak aztertuz (biomasaren kasua) eta hainbesteko kalte ekologikoak ez sortzeko baso-mozketak arinduz aurrerapauso nabarmenak eman daitezke.
Krisiek baloreak birpentsatzera behartzen dituzte jendarteak. Probestu dezagun basoak bizi duen krisi ekologiko eta ekonomikoa basoa birulertzeko eta baloreak birpentsatzeko. Abiadurak eta etekin azkar eta dibertsifikatu gabeak ez du denbora luzeko aberastasunik ekarriko, aldi baterako sosak baizik.
Utz dezagun, beraz, basoak bere erritmoa berreskura dezan, onurak denontzat izango baitira; naturaz eta mendiaz gozatzen dugunontzat, hiritar ororentzat eta, dudarik gabe, baita jabeentzat ere. Erritmo astitsu baina irmoa.