Slice It (Mugikorrentzat)

IOS eta Android daukaten gailuetarako diseinaturiko joko sinple eta entretenigarria. Pantailan irudi geometrikoak azaltzen zaizkigu eta gure atzamarrarekin, cutter batekin bezala, zatitu beharko ditugu. Baina ez edozelan, eskatzen diguten tamaina bereko zatiak eginez baizik, zatiketa kopuru zehatz bat eginez. Mailak gainditu ahala, gero eta irudi konplexuagoak azalduko zaizkigu. Zentimo gutxi batzuren truke mugikorrean deskargatzeak merezi du.