Sleep Forever *****

San Diego hiriko bikotearen bigarren lanak duela urtebete plazaratutako Summer of Hate estreinakoa nabarmen gainditu du. Hala, Jesus and Mary Chain taldea gidatzen zuten Reid anaiek 80ko hamarkadaren erdialdean askaturiko sokari tiraka, Krokodiloek zarata eta 60ko hamarkadako melodiak jorratzen jarraitzen dute. Kontua da aurreko diskoan himno bakarra jaso zutela, I want to kill, eta oraingoan, berriz, gutxienez lau bildu dituztela: Mirrors, Hearts of Love, Hollow Hollow Eyes eta Stone to Death.