Slavoj Zizek, filosofo birala

Agintariek filosofia alde batera utzi nahi duten garaian, Slavoj Zizek Esloveniako filosofo arrakastatsuak milaka jarraitzaile lortu ditu, eta publiko gaztearekin primeran konektatzea lortu du. Hain da handia bere arrakasta, Madrilen, Círculo de Bellas Artes eraikinean eman zuen hitzaldian, 500 lagun aretoan sartu gabe gelditu zirela aurreko astean.
Umore mikatza eta gaurkotasuneko gaiei etengabeko keinuak erabiltzen ditu filosofoak, Youtubeko kanalean milaka bisita jasoz. Txisteak ere egiten ditu, baina aldi berean, Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko korronte filosofiko garrantzitsuenak jorratzen ditu. Emaitza bikaina da: egun erreferentziarik gabe dauden milaka gaztek Zizeken aurkitu dute beren pentsamenduak bideratzeko itsasargi moduan.