Skunk: "Arrakasta handiagoa dugu atzerrian hemen baino"

Hendaiarrak dira, eta seigarren diskoa plazaratu berri dute: Giltzak. Frantzian eta Suitzan biratxoa egin ondoren, berriro ere etxean ditugu. Rafa abeslari eta gitarra jotzailearekin mintzatu gara.
Frantziatik eta Suitzatik etorri berri zarete. Zer moduz joan da dena?
Furgonetan ordu asko eman ditugu, baina tira, dena ondo joan da, bai Suitzan eta baita Frantzian ere. Kontzertu batzuk oso jendetsuak izan dira, eta jendea gustura zegoela zirudien.
Atzerrian Euskal Herrian baino arrakasta handiagoa duzuela dirudi. Hala da?
Bai, hala da. Frantzian eta Belgikan askotan jo dugu hasieratik, eta Suitzan ere ezagutzen gaituzte: urtean laupabost aldiz jotzen dugu han. Horrez gain, Europa osoan ibili izan gara: Alemanian, Italian Aldiz, Euskal Herrian gutxiago jotzen dugu, eta gehiago jo nahi genuke.
Seigarren diskoa atera berri duzue. Lehen diskoekin alderatuz gero, bilakaera nabari da. Orain kantak askoz ere landuagoak dira, sendoagoak.
Hala da, eta hori denborak emandako eskarmentuaren ondorioa da. Soinuaren aldetik eta kanten egituraren aldetik aldaketak nabari daitezke. Hala ere, jauzia bosgarren diskoarekin eman genuela esan daiteke. Pozik gaude taldeak izandako bilakaerarekin.
Ska, hardcorea, reggaea, rocka nahasten dituzue. Mestizajea al da musikaren etorkizuna?
Ez dakit, baina guk beti maite izan dugu mestizajea, hau da, erritmo eta joerak nahastea. Gainera, haize tresnek garrantzi handia dute gure estiloan; aukera zabala ematen digute musika egiteko.
Musika komertziala nagusi da irrati eta telebistetan. Zer egin horren itzalean ez geratzeko?
Gu gauzak ahal den ondoen egiten saiatzen gara, eta jakina, gure lana hedabideetan ager dadin ahalegintzen gara. Kontua hor egotea da: interneten, egunkarietan, irratietan, aldizkarietan Hala ere, ez da batere erraza komunikabideetan agertzen den musika uholdean zure lana nabarmentzea.
Hamarkada pasatxo daramatzazue musika arloan. Asko aldatu al dira gauzak? Zertan?
Giroa asko aldatu da. Esaterako, gaur egun askoz ere jende gutxiago joaten da kontzertuetara. Zergatik? Gazteen ohiturak aldatzen ari dira, adibidez, gaur egun koadrilek lokalak hartzen dituzte errentan, bertan egoteko eta euren jaiak egiteko. Ondorioz, jende gutxiago joaten da kontzertuetara. Bestalde, jotzeko leku gutxiago daude gaur egun. Gainera, Euskal Herrian atzerrian ez dagoen ohitura bitxia dugu: hemen kontzertu gehienak jaietan egiten dira, eta gazteak jaietara joaten dira, baina ez espreski kontzertuak ikustera. Atzerrian, kontzertua antolatzen denean, gazteak taldea ikustera joaten dira.
Disko salmentek ere behera egin omen dute. Nabaritu al duzue beherakada? Zer egin daiteke salmentak igotzeko?
Bai, hori ere horrela da, gutxiago saltzen da, bai atzerrian eta baita Euskal Herrian ere. Gai hori musikari askoren ahotan dabil, eta guztiek salmentek behera egin dutela diote. Guk ere nabaritu dugu beherakada. Zer egin hori aldatzeko? Ez dakit. Gu musikaz bizi gara, baina dirua kontzertuek ematen digute eta ez diskoen salmentek. Jakina, diskoak ezinbestekoak dira zure burua ezagutarazteko, eta kontzertuak lortzeko.
Euskal Herriko beste talde askok ez bezala, zuek musikaz bizi zarete. Nola lortzen da hori?
Kontua da, Frantziako sisteman musikarien baldintzak hobeak direla. Esaterako, musikariok langabezi saria jasotzen dugu. Hala ere, legeak aldatzen ari dira, eta gauzak okertzen ari dira, bai kulturari dagokionean eta baita gai sozialei dagokienez ere. Gauzak horrela, musikaz bizitzea gauza zail samarra da; kontzertu asko eman behar dira-eta.