Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Zeru ahoak'

Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Zeru ahoak' Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaizka-izagirreren-telesail-gomendioa-zeru-ahoak/@@download/image/G5paIqDWgAAtMVs.jpg
2026/03/12

Testua: Gaizka Izagirre

Telesail eta zinemazalea bazara, adi! Gaizka Izagirre adituak azkenaldiko telesail eta filmei buruzko iritzia emango dizu, zer ikusi erabakitzen laguntzeko.
Gaizka Izagirreren telesail gomendioa: 'Zeru ahoak'

‘ZERU AHOAK’
⭐⭐⭐⭐ (4/5)
Koldo Almandoz
4 atal
Primeran

Teknikoki ikusgarria da, argazkiaren eta musikaren pisu ikaragarriak oinarri sendoa ematen diolako, baina bereziki xehetasunek egiten dute telesail hau indartsu: Harkaitz Canoren eta Almandozen idazketatik jaiotzen diren detaileek. Zentzu bikoitzez eta ironiaz betetako elkarrizketak zorrotzak eta burutsuak dira: ikusleari ez zaio ezer murtxikatuta eskaintzen, irudiek hitz egiten dute, eta haien ahots isilean topatzen dira kontakizunaren gako nagusiak. Oso telesail heldua, kritikoa eta mamitsua da. Narrazioak serieko hiltzaileen kontakizunen kodeetatik edaten du, baina ikuspegia oso zabala da: hiltzailea aitzakiatzat erabiltzen da, estoldekin, indarkeria matxistarekin, autoritatearekin eta “boterearen dobermanekin” zerikusia duten gaiak mahai gainean jartzeko. Aranbururen lana hamarrekoa da, baina Josean Bengoetxea, Sara Cozar, Ramon Agirre eta Miren Gaztañaga ez dira atzean geratu; guztien artean ehundutako antzezpen-dantza benetan txalogarria da.

Onena: Oso pozgarria dela maila honetako euskarazko telesailak egotea.
Gustatuko zaizu gustatzen bazaizu: Hondar ahoak (Koldo Almandoz, 2020).