“Skullduggery”

“Skullduggery” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/skullduggery/@@download/image/Wiccans_Skullduggery.jpg
2011/09/02
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Wiccans
121.zenbakia
Katorga Works AEBetako underground zigilua disko interesgarriak argitaratzen ari da. Estilo anitzetan mugitzen bada ere, oraingoan Texaseko Wiccans hardcore talde bikaina ekarri dugu gurera. Adi, bere estiloan aspaldian entzun dudan koadrila apartena da eta! Diskoan dozena bat kantu biribil jaso dituzte eta guztiek ikaragarri ondo islatzen dute hardcore eredua. Horren erakusle Witches pieza, erritmo azkarren zale guztiek zainetatik sartu beharko luketena. Coven Of The White Stag kantuan, berriz, melodiak egiten ere badakitela erakutsi dute. Maisulan basati, melodiko eta originala da.