Skógafosseko ur-jauzia

Skógafosseko ur-jauzia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2014/07/07
albiste-laburra
Skógafosseko ur-jauzia
Skógar herrixkatik (Islandia) bost kilometrora kokatuta dago Skógafosseko ur-jauzia. Egun eguzkitsuetan, urak duen indarragatik, eguzki izpiek lainoztatutako ura gurutzatzen dutenean ortzadar erraldoi batek inguratzen du paisaia. Skógá ibaiak goi-lautada baten gainetik egiten duen 60 metroko jauzia da Skógafossekoa. Uhartearen hegoaldean dago, eta bere edertasunagatik herrialdeko ur-jauzirik ezagunenetakoa bihurtu da. Ur-jauziaren oinetik hasten den eskailera aldapatsua igota, uraren ibilbidea behatu daiteke, eta xendra jarraituz gero, Eyjafjallajull eta Myralsjökull glaziarretara iritsiko da bisitaria.