Skater Boy (Android)

Skater Boy (Android) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/skater-boy-android/@@download/image/2012531499Skater_Boy.jpg
2012/05/04
kritika
Testua: Testua: Sergio Peña (www.larrabetzu.org/sergio)
129.zenbakia
Doako joko entretenigarria. Skater baten azalean ariko gara. Ezkerreko botoia sakatuz gero, skatea mugitzeko bultzada lortuko dugu; eta eskuineko botoia, berriz, saltoak egiteko erabiliko dugu. Bi kontrol hauekin, oztopoak gainditu beharko ditugu helmugara heltzeko, bidean ahalik eta izar nahiz kopa gehien lortuta. Mekanika sinplea duen joko dibertigarria da, guztira 90 maila ditu hiru eszenatokitan banatuta: basoa, hiria eta hilerria.