Skakeitan: "Arima biluzten dugu eszenatokian"

Skakeitan: "Arima biluzten dugu eszenatokian" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/skakeitan-quotarima-biluzten-dugu-eszenatokianquot/@@download/image/skakeitan-promo_1480324632.jpg
2016/11/28
berria
Testua: Ane Urrutikoetxea @aneurruti
Disko berriarekin dator Skaketian: Galera. Urduri, ilusio handiz, eta berrikuntza askorekin, bederatzi kantuko lan berria aurkeztuko dute abenduaren 5ean, Plateruena Kafe Antzokian, Durangoko Azokaren baitan, gonbidatu bereziekin. Haiekin hitz egin dugu!


Nolakoak izan dira Skakeitanen azken hilabeteak?


Lanean ibili geraetengabe, udaran eman ditugun azken kontzertuak, grabaketaren prestakuntza etagrabaketa bera, ensaioak lokalean, disko fisikoaren formatua landu… Esandaiteke lehentasuna taldean jarri dugula azken hilabete hauetan behintzat.

 

Durangoko Azokan ‘Galera’ disko berria aurkezten ikusiko zaituztegu;zer moduz joan da lan berria sortzeko prozesua?

10 hilabetetan biziizan degun prozesua izan da, oso intentsoa, batzutan nekagarria baina fruituak ematen hasita motibazioa igo zaigu. Alderantziz ere gertatu da, frustrantea zen inspiraziorikez edukitzea egunen batean, baina burugogorrak garenez egun horiei bueltaematen jakin degu. Julen, Borja eta nire artean ibili gera konposatzen etaoreka bat aurkitu degu kantak sortzerako orduan. Lokalean grabatu dituguabestiak estudiora joan baino lehen, eta kantak birmoldatzeko eta hobeto fintzekoaukera eman digu horrek.

 

Ze altxor topatuko ditugu disko berrian?

Bederatzi abestizosatutako disko bat da, horietatik badago bat, Gehiegi Amesteko, iaz kaleratugenuena single bezala Mauka Vol 1 errekopilatorioan. Gainontzeko zortzikantak esan dudan bezala azken hamar hilabetetan konposatu ditugu, mimo handiz,bakoitzak bere zentzua ematen diona disko osoari eta elkar-esanahiak dituenabeste kantekiko.

 

Doinu jamaikarrekin zatozte beste behin; noizbait egon al zareteJamaikan?

Ez, gustura joangoginen batzuk. Baina momentuz oso gutxi atera gera Euskal Herriko eremuetatik.Internetek aukera ematen du munduko musika guztietara iristea, musikajamaikarrak urteak daramatza Europan bere eraginak zabaltzen, Erresuma Batuak edukizuen bere garaiko jamaikar jatorriko migrazioei esker hein handi batean. Etanik uste kultura horretatik atera ziren talde askok euskal musikari askotankuajatu zutela, gaur arte, bakoitzari era ezberdinean. Elektronikan ere gauregun pisuzkoa da kultura jamaikarra, karibearra edo afroa, eta guri baiatzokoak eta bai gaurkoak eragin izan digu konposaketetan.


Taldea 2008an jaio zen, eta ordutik etengabe eraldatzen ibili zarete:Nondik dator zuen estiloa?

Hasiera bateanhirugarren ska olatutik zetozen taldeak izan ziren inspirazio iturri, MadCaddies, Mr. Review bezelako taldeak, eta nabari daiteke garai horietan egitengenuen estiloan, baina beste estilotako taldeak jarraitzen genituen ere, punk,punk-rock, hardcore, reggae, dub eta ska klasikoagoa ere.



Zein da Skakeitanen arima? Eta ontziaren timonela?

Kide bakoitzak berefuntzioa dauka taldearen barruan, eta esango nuke
ikusita beste funtzionatzekoera batzuk gurea nahiko horizontala dela, hala ere beti dago norbait gehiagotiratzen duena. Asko elkartzen gera diskutitzeko zeintzuk izan behar direnhartu beharreko norabideak, eta orokorrean adostasunean hartzen ditugu, bestebatzuetan bozkatzera jo behar izan dugu.

 

Zuzenekoetatik, gaztetxeetatik eta herrietatik zatozte; lehen diskoacrowfounding bidez sortu zenuten. Zein da taldearen norabidea egun?

Kontzertuak ematenjarraitzea, gaztetxeetan izan daiteke, sala ezberdinetan, jaietan,festibaletan, irekita gaude kontzertuak ematera deitzen diguten tokietatik,beti ere baloratuko degu momentuan, baina hasiera batean hori da jarrera.Aurten Euskal Herritik kanpo ere egongo garelakoan nago.
Diskoaridagokionez, gure kontu finantziatu degu, Crowdfunding-a finantziatzekoiturririk ez dagoenean erabiltzea zentzu gehiago dauka, horregatik ez duguerrepikatu formula berdina.

 

Lan profesionalagoa egin duzuela esan daiteke zuen azken diskoan;urduri al zaudete lana aurkezteko?

Bai zeharo, lanasko exijitu digun diskoa izan da hau, Orekariak-en lan bikoitza eskatu digu,horri lotu behar zaio estiloaren ildoa beste bide batzuetatik ere garatu dugula,hip hopak eta elektronikak presentzia handiagoa daukate, orduan inpazientziapuntu bat ere badaukagu nolako erreakzioa izango duenari begira. Hala ere, gureartean, lagunei, familia eta bikotekideen filtroetatik pasa dugu eta orokorreansorpresa ona izan da. Horrek dexente lasaitu gaitu.

 

Hasieran mutil kuadrilla zineten, eta ondoren zuen taldera batu zenOlatz; zemuz bizi zenuten aldaketa?

Ilusio handiarekinegia esan, dena oso berria zen, hilabete gutxi ziren taldekide batzuek utzizutela, eta horrek maila pertsonalean min egin zigun nahiz eta  betiko lagunak izaten jarraitu. Olatzensarrerak suposatu zuen ez genuela bakarrik teklista bat sartu taldean, horretazgain, korista eta abeslari aparta sartu zen, eta gainera lagun bat. Inoiz ezdegu baloratu taldean sartu behar zena gizonezkoa edo emakumezkoa izan beharzen, pertsonan fijatu izan gera beti, musikarian, eta lagunak  garen heinean tratuak garrantzi handiadauka ere.


Skarierreferentzia egiten dio zuen izenak? Nondik sortu zenuten?

[Barreak] Egia esanizen ezberdinak planteatu genituen, baina ez genuen ematen gure gustukoizenarekin. Gau batean Alde Zaharretik gindoazela, Axiren lagun batek hitz jokobat asmatu zuen, gipuzkeratik egindako laburdura, skakeritan, skakeitan, skaegiten azken finean, hori zelako garai horretan jarraitzen genuen lerroa.Urteak pasata bere garaian planteatu izan dugu izena aldatzea, ulertzengenuelako ez zuela taldearen izaera ordezkatzen, baina alderantzizko prozesubat da hau, agian egiten dugunarekin definituko dugu gure izena, skakeitanbezala jarraituz.

 

Etazer adierazten du ‘Galera’ disko berriak?

Galtzailearenposizioa, hori zalantzan jartzea, zein toki daukagun zelai horretan, edonolakozapalkuntza jasotako kolektiboek; kalefakzioa ordaindu ezin duena soldatahorrekin seme alabak eta etxea ezin duelako mantenitu, gauez etxera bueltanbeldurra pasatzen duen emakumea emakume izateagatik, gazteak ezin sartu lanmerkatuan eta sartzekotan baldintza fekaletan gure bizi proiektu propioakoztopatzen direla, instituzioetan gailentzen ari den korronte ultrakontserbakorxenofoboa gerretatik eskapatzen ari den jendeari harresi geroz eta handiagoekinerantzuten eta barrukoei formula zahar eta elitistak aplikatzen, bitarteankomunikabideek interes berdinen defentsan. Honeri aurre egiteko alternatibakbadaudela, behar direla, eta bide duin bat eraiki daitekeelaren aldarria da. Jokuhonen baldintzak zalantzan jartzen ditu galderak, horregatik kutxa behin etaberriz irekitzeko arrazoi bihurtzen da galera.

 

LaPegatina, Itziarren semeak, Vendetta, Ze esatek, Zea mays… Asko dira zuenkolaborazioa jaso duten taldeak. Nola bizi duzue egun Euskal Herriko panoramamusikala? Non kokatzen duzue zuen burua?

Eszenatokiezberdinetatik mugituta ikusi daiteke sekulako aniztasuna dagoela, 80garrenhamarkadaren eragina duten taldeak, reggae estilo puroagoetatik ateratakoak,sound-systemak, rap taldeen gorakada azken urteetan, rock alternatibotik eremugitzen diren taldeak eta elektronikaren presentzia agian txikiagoa. Gure estiloaaskotan nahastu nahi izan dute festa giroarekin lotuta dauden beste taldebatzuekin, baina egia esan oinarrian rock egiten duen taldea gara, haizeensekzioa daukagu bai, baina rock oinarri horietatik beste estiloak jorratzenduen taldea gara.

 

Zein da Skakeitanen ‘etxeko marka’?

Zaila da definitzeabatek duen hori ezta? Seguruenik jendeak hobeto definituko du, baina ziur nagoelementu bat pasioa dela, hasteko eta hasi ginenetik musikak deitu izan digubeti, espresatzeko bide bezela eta beste errealitateak bizitzeko era bezela.Talde honekin izan degun aukera izan da, gustatzen zitzaiguna egiteko eta guremezua zabaltzeko. Jarrera beste elementu bat da, eta horrekin arima biluztendugu eszenatokian, benetazkoak gera, hori bai, behin eszenatokitik jaitsitabetiko pertsona soilak bihurtzen gera, ez dugu ahazten nundik gatozen.