Sitges zeluloidezko itsasoak

Sitges zeluloidezko itsasoak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sitges-zeluloidezko-itsasoak/@@download/image/2-58.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
iban del Campo
Sitges zeluloidezko itsasoak


Diego Galanek Donostiako Zinemaldiari agur esan eta otso-gizonaz mozorrotuta etorri zaigu Sitgesera, inor ezagutu ez dezan, bi zinemaldien arteko antzekotasun eta ezberdintasunak ikustera. Zinema areto aurreko ilara amaigabeak, izarrek argazkilariei oparitzen dizkieten irribarre profesionalak, akreditatuek egunero hartzen dituzten sustapen kamisetak eta kolore guztietako paperak...
Honaino antzekotasunak. Eta lehen aldaketa harrigarria Galanentzat. Victoria Eugenia inguruan agertu ziren disney-dinosauroen arrautz erraldoiak Sitgeseko King Kong bihurtu dira. Honelakoak ikusi ondoren, Galani, goseak jota, Donostiako kanape oparotasuna datorkio burura. Baina Sitgesen ez da ez kanaperik ezta pa amb tomaquet-ik eta aldi berean, emanaldi "berezi" batzuen salneurriak ikara sortu dio: 850, 975 eta 1.275 pezeta. Baina hori bai, edozertarko prest egon behar du emanaldi hauetara ausartzen denak. Zientzia fikziozko perlak, she-monsters emakume beldurgarrienak, genero fantastikoaren odolosteak...
Azkenean hondartza txiki batera joan da Galan. Bapatean itsasotik gorputz labangarri eta biluziak gerturatzen doaz. "Sitgeseko jaialdiaren eguneroko festa bekatuaren kalean zegok, eta ez duk gonbidapenik behar", dio gazte batek. Orduan gogoratu da Galan Donostian Gehitu erakundeko gay eta lesbianek Zinemaldian antolatutako gonbidapen gabeko jai eta sari banaketekin...