“Sister bossa 5”

“Sister bossa 5” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sister-bossa-5/@@download/image/51p12-3.jpg
2005/04/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
51.zenbakia
“Sister bossa 5”
Italiako Irma diskoetxea Europako diskoetxe interesgarrienetakoa da. Bere katalogo zabalean, sustrai beltzak dituzten estilo ugari aurki daitezke (funka, soula, jazza, brasildar musika, elektronikoa…). Estilo horiekin disko bildumak kaleratzen ditu Immak, eta bilduma horietan aurki daitezkeen talde asko italiarrak dira. Oraingoan, Brasilgo musikaren eragina duten taldeak aurkituko ditugu (Soul Bossa Trio, LTJ X-perience, Belladona, Gazzara…). Talde hauek, musika elektronikoaren jantziak gehitu dizkiete 60eko hamarkadako samba eta bossa nova doinuei. Irmakoen hitzetan: "Cool jazzy cuts with a brazilian flavour".