Siroka euskal taldea Liet International 2011ko finalista izendatu dute

Euskal Herriko Siroka taldea Liet International 2011 jaialdiko finalista izendatua izan da, eta gainontzeko lau finalistekin batera, azaroaren 19an Friuli eskualdean hitzordua izango du Frisiera Fundazioak antolatzen duen hizkuntza gutxituen bilkuran.
40 taldek baino gehiagok parte hartu dute jaialdiaren 8. edizioan, eta horietatik guztietatik, bost bakarlari izendatu dituzte finalista: Euskal Herriko Siroka taldea, Errusiako ipar-mendebaldeko Noid taldea, Inverineko Aoife Scott taldea, Udmurtia errepublikaren hiriburuko Silent Woo Goore taldea eta Manam taldea, besteak beste.
Liet International festibala 2002an sortu zen hizkuntza gutxituan abesten zuten Europako musika talde eta bakarlarien bilkura sustatzeko. Dagoeneko Eurovision festibalaren alternatiba bilakatu da, eta arauen artean ingelesez abesteko debekua azpimarratu daiteke.
Azaroaren 19an Siroka euskal taldeak hitzordua Friuli eskualdeko Udin herriko festibalean izango du gainontzeko lau finalistekin.