Siri poliziaren abusuen aurka
“Aizu Siri, atxilotua izaten ari naiz”: Hori da poliziak atxilotuz gero iPhone-k eskaintzen duten lasterbidea. Lasterbide hau deskargatzea doakoa da eta minutu batzuk baino ez dira behar instalatzeko. Hori bai, iOS 12 edo goragoko bertsioa eduki beharra dago.

Pasa den maiatzaren 25ean George Floyd poliziak erahil ostean, arrazismoaren eta poliziaren indarkeriaren aurkako martxa eta prostestak etengabeak dira Estatu Batuetan, eta baita munduko beste lekuetan ere.
Manifestatzaileek salatu dute indar polizialen aldetik abusuak egon direla. Abusu horiek frogatu eta egoera honetatik ateratzeko Robert Petersen-ek iPhone-entzat laburbide bat sortu zuen: “Hey Siri, I’m getting pulled over” (Aizu Siri, atxilotua izaten ari naiz”). 2018an sortu zuen, baina azken aste inoiz baino arreta gehiago bereganatu du.
Esaldi hau zure iPhone-ari esanez ekintza kate bat jartzen da martxan: mugikorraren pantailako argia ahulduko da, musika jarria bazegoen geratu egingo du, telefonoa “ez molestatu” moduan jarri eta aurreko kamararekin bideo bat grabatzen hasiko da. Zure momentuko kokalekua ere bidali dezake, eta bideo horren kopia bat zure larrialdiko kontaktuari ere bai.
Nola funtzionatzen du?
Siri-ren lasterbide hau deskargatzea doakoa da eta minutu batzuk besterik ez dira behar konfiguratzeko, baina iOS 12 edo bertsio berriagoa instalatuta eduki behar da. Gogoratu Siri-ren lasterbideak ez direla App Store-n deskargatzen aplikazioak, baizik eta “Lasterbide” deitutako funtzioetan agertzen direla.
Instalatzeko pausu hauek jarraitu behar dira (zure mugikorra nahiko berria bada lehengo bi pausuak ez dituzu bete beharko):
1.Eguneratu zure iPhone-a iOs 12ra.
2.”Atajos” (lasterbidea) deskargatu App Store-tik.
3.Zure iPhone-tik esteka hau bisitatu Safari nabegatzailearekin eta “I’m getting pulled over” lasterbidea deskargatu.
Arazoak emango balizkizu, litekeena da, egiaztatu ez diren lasterbideak gehitzeko ez konfiguratua izatea mugikorra. Horretarako joan “Configuración” atalera joan, ondoren “Atajos”-era eta hor aktibatu “Permitir atajos no fiables” (ziurrak ez diren lasterbideak baimendu).
Instalatzen duzunean, lasterbideak eskatzen dizun lehen gauza da ea gustatuko litzaizukeen atxilotzen bazaituzte zure kokalekua jakinaraztea. Ondoren, grabatutako bideoa bidaltzeko kontaktu bat aukeratu beharko duzu. Behin hau eginda, prest egon behar luke erabiltzeko, nahiz eta lasterbide froga egitea komeni den funtzionatzen duela egiaztatzeko.