Siren

Siren https://www.gaztezulo.eus/albisteak/siren/@@download/image/oxblood_1380799186.jpg
2013/10/07
kritika
Testua: Haize Galarraga
Oxblood
144.zenbakia
Siren
Eskertzekoak dira ezinegon musikala duten taldeen ahaleginak. Soinu primitiboan oinarritu eta imaginazioari askatasuna eman diote Oxblood taldekoek aldaera erritmikoz beteriko lan honetan. Taldea iaz sortu zuten Chicagon "postmetal basati eta polita" egiteko asmoz. Taldekideak Canyon, DTVIS eta Hoss taldeetan aritutakoak dira. ISIS, Meshugah eta Russian Circles taldeak erreferentziatzat harturik, Midwest inguruko musika progresiboaren eszena zabaltzeko helburuarekin dihardute, irrikaz eta arretaz jarraituko ditugu.