Sintomarik gabe ere, koronabirusak osasuna kaltetu dezake

Sintomarik gabe ere, koronabirusak osasuna kaltetu dezake Askok konturatu gabe igaro dute COVID-19 gaixotasuna, baina beren gorputzek ondorioak jasan ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sintomarik-gabe-ere-koronabirusak-osasuna-kaltetu-dezake/@@download/image/Q2NTUFPQVZBMDBWILTNLN7RZDE.jpg
2020/07/15
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Askok konturatu gabe igaro dute COVID-19 gaixotasuna, baina beren gorputzek ondorioak jasan ditzakete.
Sintomarik gabe ere, koronabirusak osasuna kaltetu dezake

Koronabirusaz zerbait badakigu, hauxe da; gaixotasun honek ez duela patroi zehatzik jarraitzen. Adibidez, ikerlariek ez dute argi zergatik demografikoki berdinak diren taldeetan batzuek oso larriki gaixotzen diren eta beste hainbatek ez duten gaixotasuna bereganatzen, edo sintomarik gabe igarotzen duten. Birusa "apetatsua"dela diote ikerlari askok, eta ikertzen jarraitzen duten heinean, birusaren aldaera berriak ezagutzen goaz.

Gauzak horrela, egunotan jakin dugu Frantzian haurdun zegoen emakume batek birusa bereganatu eta lehen aldiz umea kutsaturik jaio dela; medikuek adierazi dute biziki arraroa dela kasua, baina gertatu da. Bestalde, Osasunaren Mundu Erakundeak ikertzen dabil birusaren aireko transmisioa, uste zena baino kutsakorragoa delakoan. 

Horrekin batera, Erresuma Batuko Anglia Ruskin unibertsitatean, Medikuntza Fakultateko zuzendari John Kinnearrek adierazi du posible dela sintomarik gabeko gaixoek osasun kalte larriak pairatzea. Arraroa bada ere, halako birusek larriki kaltetu dezakete arnasketa aparatua, gaixoak pneumonia sintomarik agertu gabe. Adierazi duenez, ez dira gutxi COVID-19az larriki gaixotuta ere sintomarik ez zuten eta bat-batean hil diren gaixoak. Unibertsitate honek egindako ikerketak hauxe ondorioztatu du; sintomarik ez izateak ez du esan nahi gaixotasunaren arriskuetatik libre gaudenik.