Singles & Sessions 1979-81

Singles & Sessions 1979-81 https://www.gaztezulo.eus/albisteak/singles-amp-sessions-197981/@@download/image/67p15-2.jpg
2006/10/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Delta 5
67.zenbakia
Singles & Sessions 1979-81
5Leeds hiri ingelesa funtsezkoa izan zen 70eko hamarkada bukaerako post-punk doinuen garapenean. Leeds-en sortu ziren Gang of Four eta Mekons talde handiak. Delta 5-ek bezala, Bandok ere bikain uztartu zituen punk doinu gordinak, eta funk erritmo beltzak. Delta 5-ek, baina, ez zuen beste bi taldeek adina ospea lortu, eta disko luze bakarra grabatu zuen (“See Whirl”, 1981). Orain, Kill Rock Stars AEBetako zigilu independenteari esker, haien singleak eta zuzeneko kantu batzuk entzuteko aukera daukagu. Hala, “Mind Your Businnes” -haien kanturik ezagunena-, “Colour” edo “Anticipation” entzun ostean, argi eta garbi baiezta daiteke lehen aipaturiko taldeen mailara iristeko bidean zeudela. Bi baxujolerekin aritzen ziren, eta taldekideen artean hiru emakume zeuden: agian, aurreratuegi zebiltzan garai hartako gizarte ingeles kontserbadorearentzat.