Sinéad O’Connor omendu dute bere Bratz panpina propioarekin

Sinéad O’Connor omendu dute bere Bratz panpina propioarekin Sinéad O’Connor-en heriotzatik, abeslariari omenaldiak etengabekoak izan dira, eta arrazoi osoz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sinead-o2019connor-omen-dute-bere-bratz-panpina-propio-batekin/@@download/image/Captura de pantalla 2024-03-25 a las 8.52.06.png
2024/03/27
Sinéad O’Connor-en heriotzatik, abeslariari omenaldiak etengabekoak izan dira, eta arrazoi osoz.
Sinéad O’Connor omendu dute bere Bratz panpina propioarekin

Azkena Bratz panpinek egin diote. Emakumearen Historiaren Hilabete kontzeptualean irlandarraren Bratz panpina propioa sortu dute. Bere ile mozketa ikonikoarekin eta “Jesus badator, lanpetuta dirudi” kamisetarekin ageri da O’Connor-en panpina. Eguzkitako betaurrekoak eta jeans zabalak ere baditu, arrosario itxurako poltsa bat eusten duena. 

“Emakumearen hilabeteak Sinéad O’Connor-ekin jarraitzen du. Irlandar abeslaria, kantugilea eta aktibista grinatsua ere izan zen”, idatzi dda panpina ezagunaren sare sozialetan. “O’Connor 2023an hil zen. 1987an egin zuen debuta ile mozketa kartsu batekin, hogei urte besterik ez zituela. Bi urte geroago sinatu zuen kontratua diskoetxe batekin. Bere lehen estudioko diskoa The Lion and the Cobra deitu zen eta 1987an nazioarteko zerrendetan sartu zen, arrakasta erabatekoarekin”. 

Abeslaria Chappel Roan, Normani, Miley Cyrus eta, martxoan Bratz markak, omenaldia egin dien beste artistei batu zaie. Aldi berean, Shania Twain-ek bere Barbie panpina propioa eskuratu du hilabete honetan. 

O’Connor pasa den uztailean hil zen. Tori Amos, boygenious, Alanis Morissette eta Foo Fighters bezalako artistek euren atsekabea adierazi zuten.