Since The Last Time

Gilles Peterson musika-adikto handia da. Bestela, nola uler daiteke musika munduan egiten duen lan eskerga? Peterson musikaren birusak jota dago, eta birus hori lau haizetara zabaltzen dihardu, etengabe: BBCko irrati saioaren bitartez, mundu osoko festetan disko-jartzaile gisa, edota, oraingoan bezala, disko bildumak osatzen eta kaleratzen. Eskerrak, Petersonen birusak musika dotore eta ederra zabaltzen duen. Oraingoan Brasil aldera bueltatu da, azken 40 urteotan herrialde horretan sortutako musiken adibideak geureganatu nahian: Jorge Ben, Azymuth, Drumagic, Stone inc, Trio Mocoto
eta abar. Gidari fina, bai horixe.