Sin noticias de Dios (Sans nouvelles de Dieu) ***

"Nadie hablara de nosotras cuando hayamos muerto" drama apartaren zuzendaria kutsu sozialeko komedia erromantiko batekin datorkigu. Hilzorian den boxeolari baten arima dute xede zeruko eta infernuko agintariek. Zeruak Victoria Abril aingerua bidaliko du boxeolariaren arima bereganatu ahal izateko. Infernuak, berriz, Penelope Cruz aingeru eroria. Agustin Diaz Yanes zinemagile interesgarriak ironiaz zipriztintzen du egungo gizarte ustelaren metafora gupidagabe hau. Planteamendua irudimentsua bada ere, istorioa ez du behar bezala garatzen Diaz Yanesek. Antza, Jainkoa ez du bidelagun.