Sims 4 jokoa doan!

Sims 4 jokoa doan! Azkar ibili, soilik astebete iraungo du eta eskaintzak. Jarraian, jokoa nola deskargatu azalduko dizugu: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sims-4-jokoa-doan/@@download/image/image (1).jpeg
2019/05/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Azkar ibili, soilik astebete iraungo du eta eskaintzak. Jarraian, jokoa nola deskargatu azalduko dizugu:
Sims 4 jokoa doan!

Ordenagailuetarako jokoen artean erabiliena eta maitatuena dira Sims-ak. Horregatik, EA etxeak Sims 4 jokoa doan deskargatzeko aukera eskainiko du astebetez. Azker ibili, maiatzak 28ra arte iraungo du eta eskaintzak!

Sims 4 jokoen historian salduenetakoa da, eta oraindik ere berrikuntzak egiten jarraitzen dute. Bere prezioa 39,95 eurokoa da, beraz, EA-k sekulako oparia egin digu. Hala, gaurtik aurrera jokoa deskargatu eta betirako zurea egin dezakezu; hori bai, oinarrizko paketea deskargatu ahalko duzu, berrikuntzarik gabe.

Minecraft iritsi arte, Sims-ak izan dira bizitza simulatzeko joko errealista eta dibertigarriena; joko honetan, nahi beste etxe eraiki ditzazkezu, eta ondoren zure Sims-ak sortu, hazi, eskolara eraman eta heldutzen ikusi ditzakezu. 

Joko hau betirako ordenagailuan doan izan nahi baduzu, hau da egin behar duzuna:

  1. EA-ko webgunean sartu behar duzu; bertan, Origin plataforman sakatu.
  2. Sartu eta berehala, Sims 4 jokoa doan deskargatu aukera topatuko duzu. 
  3. Doan eskuratu aukera sakatu; jarraian, EA-n kontu bat irekitzeko eskatuko dizu.
  4. Kontua irekita, azken pausoa geldituko zaizu; Origin-en launcher-a ordenagailuan instalatu, jokoa martxan jartzeko. Ez baduzu Origin instalaturik, hemen duzu linka: Origin.