Similify

Similify https://www.gaztezulo.eus/albisteak/similify/@@download/image/similify_1385481394.jpg
2013/12/05
kritika
Testua: Egoitz Gonzalez @aldakur
Plataforma: (IOS)
146.zenbakia
Similify
"Argazkia atera badiezaiokezu, erosi dezakezu". Hori da Similify apparen lema. Zalantzarik gabe, ondo aukeratutakoa. Oinetakoak gustuko dituztenentzako aplikazioa da. Kalean, aldizkari batean edo bestelako lekuren batean gustuko dituzun oinetakoak ikusten badituzu, argazki bat atera. Ondoren, argazkiaren gainean oinetakoaren silueta marraztu, eta oinetako horiek edo antzekoak non erosi ditzakezun jakingo duzu. Beste aukera harrigarri bat honakoa da: soineko baten argazkia erabilita aplikazioak soinekoarekin bat datozen oinetakoak bilatuko ditu.