Silvia Sanchezek akuarela, tinta eta errealitate birtuala lotu ditu Iruñeko erakusketan

Silvia Sanchezek akuarela, tinta eta errealitate birtuala lotu ditu Iruñeko erakusketan Artista bilbotarrak martxoaren 31ra arte erakutsiko du 'Inperfekziotik eboluzionatzen' erakusketako lanen hautaketa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/silvia-sanchezek-akuarela-tinta-eta-errealitate-birtuala-lotu-ditu-iruneko-erakusketan/@@download/image/expo3.jpg
2024/02/20
Artista bilbotarrak martxoaren 31ra arte erakutsiko du 'Inperfekziotik eboluzionatzen' erakusketako lanen hautaketa.
Silvia Sanchezek akuarela, tinta eta errealitate birtuala lotu ditu Iruñeko erakusketan

Silvia Sanchezen Inperfekziotik eboluzionatzen erakusketak bi mundu ezberdin lotzen ditu: alde batetik, akuarelak eta marrazkiak eta, beste aldetik, murgilketa birtualeko errealitatea. Arte tradizionalak errealitate birtualera jauzi egiten du, modernitatea eta tradizioa uztartuta. 

Animazio digitala egiteko inspirazio izan diren zazpi lan fisikoetatik bost daude erakusketan, eta 360 graduko 3D animazio bat. Animazio horrek murgiltze-esperientzia bat eskaintzen du errealitate birtualeko betaurreko batzuen bidez, artea, teknologia, musika eta emozioak bilduta.  

Egileak ikusle guztiengana iritsi nahi du, baita gazte natibo digitalengana ere. Hori dela eta, bere arte-lanak digital bihurtu ditu, eta bera eta bere emozioak irudiztatu ditu emakumeen irudien bidez, hainbat testuinguru eta itxuratan.

Errealitatearen interpretazio polit bat egitea du xede, "inperfekzioaren eta asimetriaren bidez". Errealitatearen interpretazioa emakume inperfektuen bidez egiten du, melankonia ukitu bat duten baina esperantza eta indarra darien emakumeen bidez". Inperfekzioan dagoen edertasunaz, gauza txikien edertasunaz, eta eboluzionatzeko indarra aurkitzeaz dihardu, hauskortasunetatik indarguneetarako bidean. 

Silvia Sánchezek (Bilbo, 1970) 2006an eman zuen mundu artistikora jauzia eta ordutik Espainiako Estatuan, Suitzan, Herbeheretan, Italian, Mexikon eta Arabiar Emirerri Batuetan egin ditu erakusketak. Ezagututako toki eta kulturek eta izandako bizipenek giza-emozioen ikusle bihurtu du, eta bere alderdien aniztasun eta konplexutasun aberatsa islatzen du bere lanetan.

Erakusketa Ziudadelako Labean dago, eta martxoaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.