“Silesia” ***

“Silesia” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/silesia/@@download/image/jeniferever_silesia.jpg
2011/05/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Jeniferever
118.zenbakia
Silesia izena du Jeniferever suediarren azken lanak. Kristofer Jönson abeslariaren hitzetan, Silesiarekin, Berlingo ekialdeko tren geltoki zaharra gogorarazi nahi dute "jendea iritsi eta abiatzen den gunea". Silesiako mendietan, tren geltokiko anden hutsean ala etxeko sofan bertan entzun, hasiera batean nahiko komertziala dirudien arren, laster has zaitezke musika goxoari probetxua ateratzen eta abestien artean ezkutaturik dauden erritmo aldaketez eta momentu epikoez gozatzen.