Signs (Señales / Signes) ***

The Sixth Sense harribitxiaren zuzendariak zientzia-fikzioa, beldurra eta suspensea uztartzen ditu thriller ilun honetan. Buck County herrixkako baserritar bat harri eta zur geratu da bere lur-saila lerro eta zirkulo estrainio eta erraldoiez josita aurkitu ostean. Komunikabideen arreta ere areagotuko da, aipatu lerro eta zirkulo misteriotsu horiek mezu extralurtarrak izan daitezkeela zabaltzen hasten denean. Lasterrera, fedea galdu duen apaiz gazte bat baserrira hurbilduko da. Baserritarrak, haren seme nerabeak eta apaizak elkarrekin aurre egingo diote mehatxu ezezagunari. Shyamalanen lanik onena ez den arren, suspense kolpe trebez zizelatutako thriller txukuna da.