Sigiriyako gotorlekua

Sigiriyako gotorlekua https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Sigiriyako gotorlekua
Matale izeneko Sri Lankako barrutian dago kokatuta Sigiriya izeneko gotorlekua. 200 metroko garaiera duen harrian topatuko du bisitariak. Ingurune natural paregabean dago; munduko lorategirik zaharrenak, ur emariak eta bestelako natur baliabideak ditu inguruan. 1155. urtean abandonatu zuten, eta 1828an berriz ere topatzea irlaren iragan historikoa ezagutzeko oso garrantzitsua izan zen. Izan ere, mendebaldera begira dagoen horman aurki daitezkeen labar margoetan informazio asko aurkitu ahal izan dute historialariek. Irudien artean lehoi bat ikus daiteke, fededunei gogorarazten diena Buddharen egiazko hitzak lehoiaren orroa baino indartsuagoak direla.