Siesta trenbidean

Siesta trenbidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/siesta-trenbidean/@@download/image/64p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Merkantzia-tren bat gainera etorri zitzaion arren, lo seko jarraitu zuen trenbidean siestan zegoen gizon errusiar batek. Lotarako leku aproposa, antza. Tren-gidaria saiatu zen trena gelditzen, baina azpian hartu zuen gizona. Poliziak siestazalea trenaren azpitik ateratzen saiatu ziren, baina, azkenean, trena mugitu behar izan zuten gizona ateratzeko. Poliziaren esanetan, gizona esnatu eta mugitu izan balitz, trenak harrapatu egingo zuen.