Side Effects

Side Effects https://www.gaztezulo.eus/albisteak/side-effects/@@download/image/side_effects_1365153227.jpg
2013/04/08
kritika
Testua:
Zuzendaria: Zuz: Steven Soderbergh.
Aktoreak: Akt: Jude Law, Rooney Mara, Channing Tatum.
139.zenbakia
Side Effects
Botiken eta drogen mundua du aztergai Soderberghen lan berriak. Senarra kartzelatik atera ostean, Emily bere buruaz beste egiten saiatu da. Egoerari aurre egiteko antidepresiboek efekturik egiten ez diotenez, Jonathan psikiatrak Ablixa izeneko droga emango dio. Somnanbulismoa alde batera utzita, dena hobeto joaten hasiko da, lo-ibiltari den gau batean Emilyk senarra labankadaz hilko duen arte.