Siberiar tundra ia guztiz desagertu liteke

Siberiar tundra ia guztiz desagertu liteke Artikoaren inguruko lur izoztuak dira tundrak eta desagertzeko arriskuan daude, eta horrekin baita karbonoa xurgatzeko planetaren zabortegi naturala ere. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/siberiar-tundra-ia-guztiz-desagertu-liteke/@@download/image/maxresdefault.jpg
2022/06/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Artikoaren inguruko lur izoztuak dira tundrak eta desagertzeko arriskuan daude, eta horrekin baita karbonoa xurgatzeko planetaren zabortegi naturala ere.
Siberiar tundra ia guztiz desagertu liteke

Tundra ekosistema oso berezia da. Errusia eta Kanadako gunerik hotzenetan aurkitzen da. Tenperatura izugarri baxuengatik ezinezkoa da zuhaitzak haztea bertan. Tundra hitza sami hizkuntzatik dator eta "lur garaiak" edo "zuhaitzik gabeko hedadura menditsuak" esan nahi du. Siberiar tundra da ezagunena eta baita zabalena ere. Bada, klima-aldaketagatik, desagertzeko arriskuan egon liteke eta horrek ondorio larriak izango lituzke. 

Tundraren landaredia zuhaizka txikiez, belarrez, goroldioz eta likenez osatzen da. Tundrako lurra nitrogeno eta fosforoan aberatsa da eta metano ugari du biltegiratua bere permafrostean, hau da, bere lur izoztuan.

Lurraren berotzea dela eta tundra desizozten ari da eta hori geratuko balitz permafrostean dagoen karbonoa askatu egingo litzateke, berotegi efektua sortzen duten gas hauek atmosferara igorriz eta aldaketa klimatikoa azeleratuz. 

Klima aldaketaren ondorioak, munduko eskualde hotzenetan begi-bistakoak dira jada. Artikoan azken 50 urteetan tenperatura bi gradu igo da, beste munduko edozein lekutan baino gehiago. Honek, landaredian eragina du. Neurriak hartzen ez badira, milurtekoaren erdialdean egungo tundraren %6 bakarrik geratuko litzateke Errusiako ipar-sortaldean. Hala dio Life aldizkarian argitaratu den ikerketa berri batek. 

Sekulako zoritxarra litzateke bertako landare eta faunarentzat. Azken hamarkadetako tenperaturaren igotzeen erruz, basoak tundrarantz zabaltzen hasi dira, hamarkadako 30 kilometro hedatuz. Honela, pixkanaka tundraren eremua murriztuz doa eta, zerbait egin ezean, ia desagertzeraino iritsi liteke.