Siberiako Artikoko herri batek errekorra hautsi du: 38 gradu ekainean

Siberiako Artikoko herri batek errekorra hautsi du: 38 gradu ekainean Ekainaren 20an Verkhoyansk herrixkak 38 gradu erregistratu zituen, sasoi honetan ohikoa dena baino 18 gradu gehiago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/siberiako-artikoko-herri-batek-errekorra-hautsi-du-38-gradu-ekainean/@@download/image/ayer-siberia-alcanzaron-38-grados-cifra-no-estaba-prevista-dentro-80-anos-1971719.jpg
2020/06/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ekainaren 20an Verkhoyansk herrixkak 38 gradu erregistratu zituen, sasoi honetan ohikoa dena baino 18 gradu gehiago.
Siberiako Artikoko herri batek errekorra hautsi du: 38 gradu ekainean

Artikoak 38 graduko tenperatura errekorra erregistratu du Verkhovansk zonaldean, Siberia erdi-erdian, non termometroak asko jota 20 gradu igotzen diren ekainean. Satelite bidezko neurketen arabera, batezbesteko tenperaturak martxoan, apirilean eta maiatzean ohikoa baino 10 gradu gehiagokoak izan dira. Ekaina hasieran 30 gradutara iritsi ziren Siberiako gune batzuk eta maiatzean ere inoiz ikusi gabeko 25 gradutara iritsi ziren. Adituen arabera Artikoa planetako beste edozein leku baino azkarrago ari da berotzen, eta dirudienez antzeko egoerak ikusiko ditugu etorkizunean. 

Eskualde oso zaurgarria
Verkhoyansk eskualdeak alarma guztiak piztu ditu. Artikoan beroa bikoitzu egin da planetako beste guneekin alderatuz. Erregistratutako tenperatura altuak Artikoko izotz geruzari eragiten dio eta izugarri azkar urtzen hasi da. 

Erresuma Batuko Meterologia Bulegoak estimatzen duenez 2020an %50eko probabilitatea dago urterik beroenaren errekor berri bat erregistratzeko. Europa iparraldearen zatirik handiena eta Asiak udaberrian ohikoa baino 10 gradu gehiago erregistratu dituzte. Erresuma Batuan bertan, termometroek 30 gradu gainditu dituzte hilabete honetan eta ohikoak ez diren bi bero olatu izan dituzte uda aurretik.