Sibarita inozoa

Sibarita inozoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sibarita-inozoa/@@download/image/84p10beijing.jpg
2012/12/13
berria
Sibarita inozoa
Txinan, Beijing inguruko luxuzko etxeetara sartzen zen gizon bat atxilotu berri dute. Ye, Txina barrualdetik Beijingera lan egitera iritsitako etorkina, ez zen lapurra; jakinminez sartzen zen etxeetara, eta aberatsen bizitza bertatik bertara probatzen zuen: arropa jantzi, jan, bainua hartu… Poliziak aberats baten etxean telebista ikusten ari zela harrapatu zuen Ye sibarita. Bainatu berria zegoen eta dotore-dotore jantzita, hori bai.