Shumacker txikia

Shumacker txikia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/shumacker-txikia/@@download/image/94shumager.jpg
2012/12/13
berria
AEBetan gertatua da hau ere, Virginia estatuan, hain justu: sei urteko haur batek gurasoen autoa hartu zuen eskolara joateko, autobusa hartzera berandu iritsi zen eta. Hamabost kilometro egin zituen, ia zutik gidatzen, kontrola galdu eta pareta bat jo zuen arte. Poliziak istripu lekura hurbildu zirenean, zur eta lur geratu ziren, sinetsi ezinik. Eta are harrituago geratu ziren, haurrak eskolara garaiz iritsi beharraren garrantzia azaldu zienean.