Shudu Gram modeloaren kasua; arrazismoa?

Soilik 19 argitalpenekin, Shudu Gram modeloak 57,4k jarraitzaile pilatzen ditu Instagramen. Sekulako arrakasta lortu du denbora gutxian; baina polemika ere eragin du. Arrazoia? Ez dela benetakoa.
Cameron-James Wilson argazkilariak sortu du Gram; lehen modelo digitala da. Polemika, aukeratutako azal koloreak eragin du; sare sozialetan salatu dutenez, modelo beltzei lana kenduko die modelo digital honek. Hau da sareetan zabaldu dena:
"Argazkilari zuri batek modelo beltz baten lanaz aprobetxatzeko aukera aurkitu du, lan hori ordaindu gabe".
"Beraz, norbaitek modelo beltz bat sortu du; ezin al zuen benetako emakume bat kontratatu?"
Dena den, badira argazkilariaren artelana goraipatu dutenak ere. Bere aldetik, Wilsonek adierazi du ez duela modelo digitaletik dirua ateratzeko asmorik, ederra zen irudi berezi bat sortzeko intentzio hutsa baizik. Eta zuei, zer iruditzen zaizue?
Iturria: Cultura Inquieta